MAIATZA fresko datorkigu

Etiketak

, , , , , , , , , , , , , , , , , , , ,

Plaza Beltza Kulturgunean burutuko diren ekintzak:

– Maiatzak 4: Movimiento libertario en Euskal Herria. Hizlaria: Mikel Orrantia. 19:30.
– Maiatzak 6: Etxekalte kontzertua. 21:00.
– Maiatzak 9: Eraso matxisten kontrako protokoloak sortzen. Hizlaria: Pili Alvarez. 19:30.
– Maiatzak 11: RGI y derechos sociales. Berriotxoak. 19:30.
– Maiatzak 12: Rap gaua, Frente rapero de liberación absoluta. 21:00.
– Maiatzak 19: Herri bazterketa. Iñigo Lopez Simon. 19:00.
– Maiatzak 26: Jornadas solidarias con lxs presxs politicxs colombianxs. Jorge Freyter. 19:30.
– Maiatzak 27: Zazkel eta Gorpuzkingz. 21:00.

Liburutegia eta barra astean zehar arratsaldero irekita, astelehena eta domeka izan ezik.

MAIATZAAA2 grix bukatuta

Hirukan agertutako berria

Etiketak

, , , , , ,

Loiola Ander Deunako lokalean aurreikusi dute berbaldiak, tailerrak, antzezlanak, kontzertuak, liburu-aurkezpenak, poesia-errezitalak, eta bestelako esperientzia berriak egitea. Dena den, izango da aukera proposamenak egiteko. Bestalde, oraindino ez dute jendaurrean lokala inauguratzeko datarik eman baina apirilean irekiko dutela ziurtatu dute.

Elkartearen 11 urteko bizitza

Plaza Beltzako kideek oroitarazi dutenez, “2006ko udan, Sopelan Ganebarri gaztetxea hustu zuen poliziak eta bertan zebilen jendearentzat inflexio-puntu bortitza izan zen hura. Ez bakarrik husteak ekarri zuen herriko gune aske bakarraren galeragatik, edota han egitekoak ziren ekimen guztiak bertan behera utzi eta horren ondorioz planteamendua errotik aldatu beharragatik, baizik eta han ibili ginen hainbatek ibilbide politiko erradikala eta asanbleario, autogestionatu eta autonomoan gauzatzeko biderik eraginkorrenari buruz hausnartzen hasi ginelako. Kide hauek, eta bidetik batu ziren beste batzuk osatu genuen Plaza Beltza. Horretarako, kolektibo berria osatzea erabaki genuen. Gazte-asanblada, gaztetxe eta okupazio-mugimenduaren balioa eta zilegitasuna zalantzatan ipini barik lokala alokatzearen bidea hartu genuen”.

Hala, 2006ko abenduaren 23an, bere burua aurkeztu zuen Plaza Beltza kultur elkarteak, bigarren eskuko liburu-azokatxo bat antolatuz. Orduan aldarrikatu zutenez, “kultura plazaratzeko jaio den taldea da, ideiak zabaltzeko”. Aurkezpen horretan bertan jakinarazi zuten “hori aurrera eramateko lokal bat irekitzea” zela elkartearen asmoa, herri liburutegi bat sortzeko, “irakurzaletasuna bultzatzea” baitzen Plaza Beltzaren kezketako bat. Bertan, izango ziren gai politiko eta sozialen gainean idatzitako liburuak, bideo-artxibategi bat, kolektiboen bideoak, zine soziala, historikoa eta abarrak. Horretaz aparte, hasierako proiektu hartan leku nabarmena izango zuten aldizkari, fanzine, musika, txosten, eta bestelako materialek.

2006an, agindu zuten lan egingo zutela “erabateko pentsamolde zabaltzen duten hedabideen lana indargabetzeko eta gizarte mugimenduen borroka desberdinak bultzatzeko”. Izan ere, “elkartea osatzen dugunok gizarte eredu parte-hartzaile baten alde egiten dugu apustu, horregatik dago herriari guztiz irekia”.

Akilino Arriolako herri-liburutegia

Hala, 2009ko azaroaren 6an, Plaza Beltza kultur elkarteak Plaza Beltza herri-liburutegi politiko eta soziala zabaldu zuen Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko 59. zenbakiko lonjan. “Bertan, gure inguruan eta, zelan ez, gure baitan ere, ikusten genituen gabeziei aurre egiteko eta alternatibak planteatzeko gune aske eta iraunkorra sortu” zuten.

Lau urte oparoren ostean, 2013ko maiatzaren 31n itxi zuten lokala, hala behartuta. Ordutik hona, zenbait aukera posible aztertu dituzte baina orain dela gutxira arte ez dute lokal bideragarri eta egokia topatu proiektu berrirako. Izan ere, antzinako planteamenduari “uko egin barik, gaur egun bultzada berri bat eman nahiko genioke proiektu berri bati”. Plaza Beltzak zabaldutakoaren arabera, “oraingo honetan, adierazpen berriei aukera ematea gustatuko litzaiguke”.

http://hiruka.eus/sopela/1491482218920

 

Plaza Beltza Kulturgunea

Pasaden barikuan proiektu barriaren nondik-norakoak aurkeztu genituen jendearen aurrean. Gaur, gerturatu ez zinetenoi laburbilduko dizuegu aipatutakoa.

Kulturgune barri bat zabalduko dogu Larrabasterran, kontrakultura sustatzeko. Galtzaileak, outsiderrak, errebeldeak…ongi etorriak zarie!

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, antzerkiak, poesia errezitalak, esperientzia barriak…zeozer gehiago okurritzen datzu maitia?

Hilabete honetan irekiera! Bitartean zapatu honetan goizeko 9.00etatik aurrera AUZOLANAK!

Adi egon seinaleari!

Plaza Beltza, 2017ko apirilaren 3an, Larabasterra (EH).

ideas

Bilera irekia

2006ko udan, Sopelan Ganebarri gaztetxea hustu zuen poliziak eta bertan zebilen jendearentzako inflexio puntu bortitza izan zen hura.

Ez bakarrik husteak ekarri zuen herriko gune aske bakarraren galeragatik, edota han egitekoak ziren ekimen guztiak bertan behera utzi eta horren ondorioz planteamendua errotik aldatu beharragatik, baizik eta han ibili ginen hainbatek ibilbide politiko erradikala era asanbleario, autogestionatu eta autonomoan gauzatzeko biderik eraginkorrenari buruz hausnartzen hasi ginelako. Kide hauek, eta bidetik batu ziren beste batzuk osatu genuen Plaza Beltza.

Horretarako, kolektibo berria osatzea erabaki genuen. Gazte asanblada, gaztetxe eta okupazio mugimenduaren balioa eta zilegitasuna zalantzatan ipini barik lokala alokatzearen bidea hartu genuen.

Bertan, gure inguruan eta, zelan ez, gure baitan ere, ikusten genituen gabeziei aurre egiteko eta alternatibak planteatzeko gune aske eta iraunkorra sortu nahi genuen. Horretarako, herri liburutegi politiko eta sozialaren inguruan eraiki genuen proiektua. 2013. urterarte mantendu izan genuena.

Hortik abiatuta edo plantamendu horri uko egin gabe, gaur egun bultzada berri bat eman nahiko genioke proiektu berri bati. Oraingo honetan, adierazpen berriei aukera ematea gustatuko litzaiguke.

Proiektuarearen aurkezpenean zure presentzia ezinbestekoa delakoan, martxoaren 31, arratsaldeko 19.30etan Loiala Ander Deuna 40.eko lokalean (Larrabasterra) elkar ikusiko gara.

Liburu aurkezpena

Egin-en ikerketa taldean, Ardi Beltza eta Kale Gorria aldizkarietan eta kazetaritza ikerketako beste hainbat proiektutan aritutakoa da Ahoztar Zelaieta (Bilbo, 1972). Kriminologia ikasitakoa da, eta Euskal Herriko lehen kriminologo elkarteko sorreran parte hartu zuen. Aste honetan Sopelan izango dogu bere azken liburua aurkezten.

Aurkezpena Kurtzio kultur etxean izango da arratsaldeko 20.00etan.

panama

DENOK GARA ALTSASUKOAK!

Altsasuko azken gertakari larriak ikusita, erantzuteko beharra ikusi dugu. Indar okupatzaileek ez dute, eta ez dute sekula izan, herri zapalkuntza ez den beste asmorik.

Horregatik, bihar azaroak 18 19.30etan, Sopelako udaletxe aurrean kontzentrazio batera deitzen dugu  Altsasuko espetxeratuei elkartasuna adierazteko eta txapelokerrak Euskal Herritik atera daitezen aldarria kaleratzeko.

Ez ditugu nahi, ez ditugu behar!

ladhmndk

XVII MARTXA ANTI-MILITARISTA

Soietxeko kuartel militarra “porruak landatzeko” izan dadila

eskatzen dute kolektibo sozial eta antimilitaristek

Gaur, hainbat elkartek Mungiako kuartelerainoko martxa aurkeztu dute. Bizkaiko instalazio militar handiena da Mungiakoa. Bilboko Gobernu Zibilaren aurrean, “Juan de Garay” Kuartelaren aurrean, eskatu dute lursail militar horiek erabilera sozialerako izan daitezela, zehazki, haietan “porruak landatzeko”.

Eskari hau ez da ustekabean etorri. Kontuan hartu behar da instalazio horrek egun hartzen duen eremuan hainbat ortu bazeudela iraganean, eta haiek desjabetuak izan zirela gotorleku militar hori eraikitzeko.

Deialdia egin duten taldeek -besteak beste, Askapena, Baratzea Gatika, BBT, Berri-Otxoak, Eguzki, Ekologistak Martxan, Ernai, Kakitzat, KEM-MOC, Komite Internazionalistak eta Errota Gaztetxea- protesta honen bidez adierazi nahi izan dute “instalazio militarrek ez diotela ezer onik ekartzen ez Mungialdeari ez Bizkai guztiari”, eta horrexegatik eskatzen da behin eta berriro eremu horiek gizarteari itzultzea.

Soietxeko kuartel militarraren aurka egiten den urteroko martxan, aurten hogeita zazpigarren edizioa bete duen honetan, talde deitzaileek argi eta garbi utzi nahi dute “kuartel horren benetako zeregina ez dela gure segurtasuna defendatzea, sistema kapitalista neoliberalaren interesak babestea baizik, nahiz eta gu horretarako lan prekarietatera, pobreziara eta gizarte bazterketara kondenatu behar gaituzten. Soietxekoren moduko instalazioak mantentzeko diru publiko mordoa xahutzen dute; gizarte beharretarako, ordea, murrizketak ezartzen dituzte etengabe”.

Horregatik guztiagatik, eta mobilizazio honen bidez, eskatuko dugu gastu militar guztiak gizarte beharretarako izan daitezela, horrekin batera, desegin ditzatela instalazio militar guztiak, eta haiek gizartearen probetxurako izan daitezela, “Gure ustez, logikoagoa da Mungialdetik gerra prestatu beharrean, Soietxeko lursailak justizia eta berdintasuna landatzeko baliatzea, baita elikadura burujabetzaren alde lan egiteko ere. Horren sinbolo gisa nahi dugu porruak haz daitezen, armak baino”.

BOTA KUARTELIE TA EREIN PORRUE!

20161110_103346

HONDURASKO ERREALITATE GORDINA EZAGUTZEKO AUKERA PAREGABEA

Etiketak

Datozen egunetan hondurasko egoeraren berri izateko eta herrialde horretan ematen ari diren giza eskubideen urraketak ezagutzeko aukera izango dugu bertako aktibista baten eskutik.

Hondurasko oligarkiak eta AEBk bultzatutako Manuel Zelaya presidentearen aurkako 2009ko estatu kolpetik, herrialdea korrupzioa, zerbitzu publikoen pribatizazioak, segurtasun eza eta giza eskubideen urraketa larriak pairatzen ari da.
Hondurasen ofizialki deklaratutako gudarik ez badago ere, munduan erahilketa tasa handienetarikoa duen herrialdea da. Horren isla dira Berta Cáceres eta José Angel Flores. Lehena, Agua Zarca proiektu hidroelektrikoaren aurkako mugimenduko lider indigena maiatzean erahil zuten eta bigarrena, Movimiento Unificado Campesino del Aguán erakundeko lehendakaria urrian bertan erahil dute. Errepresioa baina ez dute herri mugimenduetako liderrek soilk pairatzen, izan ere, giza eskubideak defendatzen dituen edonor dago aparatu errepresioboen jo mugan, tartean kazetari edo abokatuak ere bai.
Euskal Herrian CEAR-Euskadik koordinatzen duen «Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko euskal programa»ren baitan, Hondurasko giza eskubideen aldeko aktibista bi daude sei hilabetez gure herrian. Horietako bat, Joxemi Zumalabe Fundazioaren eskariz etorri izan delarik.
Datozen egunetako hitzaldiak emango dituen pertsona bertako herri mugimenduetako partaidea da. Bere eguneroko militantzia osasun, elikadura eta formazioaren alorretan komunitateari zerbitzu ezberdinak eskeintzean datza eta etsai nagusi gisa farmazeutika eta enpresa transnazionalak dituzte (meatzaritza eta hidroelektrikoak batez ere). Horrez gain, estatu kolpearen ostean, beste hainbat herri mugimendurekin batera, kolperaren kontrako “Frente Nacional de Resistencia Popular (FNRP)” mugimenduaren sortze prozesuan ere aritu izan da.

Joxemi Zumalabe Fundazioak herrialde honetako egoera salatu eta mugimendu horietako kideen babesa eta elkartasuna saretzeko asmoz, EHko mugimenduetako beste hainbat eragilekin elkarlanean ondorengo hitzaldiak antolatu ditu:

Azaroak 11: 19:00etan Sopelako Kurtzio Kultur etxean (Mendieta, 11)

Plaza Beltza elkartearekin batera.

Azaroak 24: 19:00etan Bilboko Zirika Herri Gunean (Ronda,12)

Komite Internazionalista eta beste eragile batzuekin batera.

Eguna zehazteke: Gasteizen (lekua zehazteke)

Animatu eta etorri hitzaldietara!

honduras