2006ko udan, Sopelan Ganebarri gaztetxea hustu zuen poliziak eta bertan zebilen jendearentzako inflexio puntu bortitza izan zen hura.

Ez bakarrik husteak ekarri zuen herriko gune aske bakarraren galeragatik, edota han egitekoak ziren ekimen guztiak bertan behera utzi eta horren ondorioz planteamendua errotik aldatu beharragatik, baizik eta han ibili ginen hainbatek ibilbide politiko erradikala era asanbleario, autogestionatu eta autonomoan gauzatzeko biderik eraginkorrenari buruz hausnartzen hasi ginelako. Kide hauek, eta bidetik batu ziren beste batzuk osatu genuen Plaza Beltza.

Horretarako, kolektibo berria osatzea erabaki genuen. Gazte asanblada, gaztetxe eta okupazio mugimenduaren balioa eta zilegitasuna zalantzatan ipini barik lokala alokatzearen bidea hartu genuen.

Bertan, gure inguruan eta, zelan ez, gure baitan ere, ikusten genituen gabeziei aurre egiteko eta alternatibak planteatzeko gune aske eta iraunkorra sortu nahi genuen. Horretarako, herri liburutegi politiko eta sozialaren inguruan eraiki genuen proiektua. 2013. urterarte mantendu izan genuena.

Hortik abiatuta edo plantamendu horri uko egin gabe, gaur egun bultzada berri bat eman nahiko genioke proiektu berri bati. Oraingo honetan, adierazpen berriei aukera ematea gustatuko litzaiguke.

Proiektuarearen aurkezpenean zure presentzia ezinbestekoa delakoan, martxoaren 31, arratsaldeko 19.30etan Loiala Ander Deuna 40.eko lokalean (Larrabasterra) elkar ikusiko gara.

Advertisements