Ostegun honetan, maiatzak 4, gure lehen hitzaldia aurkeztuko dugu Plaza Beltzako Kulturgune berrian. Mikel Orrantia izango dugu gonbidatu moduan, 70. hamarkadan mugimendu anarkistak Euskal Herrian izandako bilakaera azaltzeko asmorekin. Bestalde, gure begirada haratago erameteko intentzioarekin, aurkezpena ez da Euskal Herriko historiaren garai gatazkatsu horretan bakarrik zentratuko, non aldarrikapen sozialek indar berezia izan zuten, gure ideia gaur egungo egoera aztertzea izango da. Horretarako, bi garaien arteko konparaketa bat propasatuko digu hizalariak, gaur egungo zirkustantzien aurrean mugimendu libertariak duen jarreren inguruan lanketa bat eskeiniz.

Mikel Orrantia, 1970. hamarkadaren hasieran, CNT-ko beste kide batzuekin batera, Askatasuna aldizkaria sortu zuen Bruselasen, bertara herbesteratu behar izan zenean frankismoaren atzaparretatik ihes egiteko. Aldizkaria ideologia anarkistan oinarritua zegoen eta bere garain oihartzun handia lortu zuen, borroka libertario globala eta independentismoa bat eginez. Aldizkaria izen bereko kolektiboaren difusio organoa zen, eta hauek CNT-tik kanporatuak izan zirenean, beste erakunde batzuekin batera eta mugimendu autonomoarekin elkarlanean, “Konbergentzia asanblearioa” proiektua sustatzen saiatu ziren. Hala ere, egistasmo hauek zapuztuak izan zirenean, barne gatazkak eta errepresioa zela medio, aldizkaria bere hasierako nortasuna galtzen hasi zen. Azkenean, 1980 urtean, bere amaiera aditzera emanez. Mikel Orrantia “Por una alternativa libertaria y global” liburuaren autorea da.

ONGI ETORRIAK ZARIE,
bihar, maiatzak 4, eguena, 19.30tan Plaza Beltza Kulturgunean.
Loiola Ander Deuna 40, Larrabasterra.

Advertisements