XVII MARTXA ANTI-MILITARISTA

Soietxeko kuartel militarra “porruak landatzeko” izan dadila

eskatzen dute kolektibo sozial eta antimilitaristek

Gaur, hainbat elkartek Mungiako kuartelerainoko martxa aurkeztu dute. Bizkaiko instalazio militar handiena da Mungiakoa. Bilboko Gobernu Zibilaren aurrean, “Juan de Garay” Kuartelaren aurrean, eskatu dute lursail militar horiek erabilera sozialerako izan daitezela, zehazki, haietan “porruak landatzeko”.

Eskari hau ez da ustekabean etorri. Kontuan hartu behar da instalazio horrek egun hartzen duen eremuan hainbat ortu bazeudela iraganean, eta haiek desjabetuak izan zirela gotorleku militar hori eraikitzeko.

Deialdia egin duten taldeek -besteak beste, Askapena, Baratzea Gatika, BBT, Berri-Otxoak, Eguzki, Ekologistak Martxan, Ernai, Kakitzat, KEM-MOC, Komite Internazionalistak eta Errota Gaztetxea- protesta honen bidez adierazi nahi izan dute “instalazio militarrek ez diotela ezer onik ekartzen ez Mungialdeari ez Bizkai guztiari”, eta horrexegatik eskatzen da behin eta berriro eremu horiek gizarteari itzultzea.

Soietxeko kuartel militarraren aurka egiten den urteroko martxan, aurten hogeita zazpigarren edizioa bete duen honetan, talde deitzaileek argi eta garbi utzi nahi dute “kuartel horren benetako zeregina ez dela gure segurtasuna defendatzea, sistema kapitalista neoliberalaren interesak babestea baizik, nahiz eta gu horretarako lan prekarietatera, pobreziara eta gizarte bazterketara kondenatu behar gaituzten. Soietxekoren moduko instalazioak mantentzeko diru publiko mordoa xahutzen dute; gizarte beharretarako, ordea, murrizketak ezartzen dituzte etengabe”.

Horregatik guztiagatik, eta mobilizazio honen bidez, eskatuko dugu gastu militar guztiak gizarte beharretarako izan daitezela, horrekin batera, desegin ditzatela instalazio militar guztiak, eta haiek gizartearen probetxurako izan daitezela, “Gure ustez, logikoagoa da Mungialdetik gerra prestatu beharrean, Soietxeko lursailak justizia eta berdintasuna landatzeko baliatzea, baita elikadura burujabetzaren alde lan egiteko ere. Horren sinbolo gisa nahi dugu porruak haz daitezen, armak baino”.

BOTA KUARTELIE TA EREIN PORRUE!

20161110_103346

HONDURASKO ERREALITATE GORDINA EZAGUTZEKO AUKERA PAREGABEA

Etiketak

Datozen egunetan hondurasko egoeraren berri izateko eta herrialde horretan ematen ari diren giza eskubideen urraketak ezagutzeko aukera izango dugu bertako aktibista baten eskutik.

Hondurasko oligarkiak eta AEBk bultzatutako Manuel Zelaya presidentearen aurkako 2009ko estatu kolpetik, herrialdea korrupzioa, zerbitzu publikoen pribatizazioak, segurtasun eza eta giza eskubideen urraketa larriak pairatzen ari da.
Hondurasen ofizialki deklaratutako gudarik ez badago ere, munduan erahilketa tasa handienetarikoa duen herrialdea da. Horren isla dira Berta Cáceres eta José Angel Flores. Lehena, Agua Zarca proiektu hidroelektrikoaren aurkako mugimenduko lider indigena maiatzean erahil zuten eta bigarrena, Movimiento Unificado Campesino del Aguán erakundeko lehendakaria urrian bertan erahil dute. Errepresioa baina ez dute herri mugimenduetako liderrek soilk pairatzen, izan ere, giza eskubideak defendatzen dituen edonor dago aparatu errepresioboen jo mugan, tartean kazetari edo abokatuak ere bai.
Euskal Herrian CEAR-Euskadik koordinatzen duen «Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko euskal programa»ren baitan, Hondurasko giza eskubideen aldeko aktibista bi daude sei hilabetez gure herrian. Horietako bat, Joxemi Zumalabe Fundazioaren eskariz etorri izan delarik.
Datozen egunetako hitzaldiak emango dituen pertsona bertako herri mugimenduetako partaidea da. Bere eguneroko militantzia osasun, elikadura eta formazioaren alorretan komunitateari zerbitzu ezberdinak eskeintzean datza eta etsai nagusi gisa farmazeutika eta enpresa transnazionalak dituzte (meatzaritza eta hidroelektrikoak batez ere). Horrez gain, estatu kolpearen ostean, beste hainbat herri mugimendurekin batera, kolperaren kontrako “Frente Nacional de Resistencia Popular (FNRP)” mugimenduaren sortze prozesuan ere aritu izan da.

Joxemi Zumalabe Fundazioak herrialde honetako egoera salatu eta mugimendu horietako kideen babesa eta elkartasuna saretzeko asmoz, EHko mugimenduetako beste hainbat eragilekin elkarlanean ondorengo hitzaldiak antolatu ditu:

Azaroak 11: 19:00etan Sopelako Kurtzio Kultur etxean (Mendieta, 11)

Plaza Beltza elkartearekin batera.

Azaroak 24: 19:00etan Bilboko Zirika Herri Gunean (Ronda,12)

Komite Internazionalista eta beste eragile batzuekin batera.

Eguna zehazteke: Gasteizen (lekua zehazteke)

Animatu eta etorri hitzaldietara!

honduras

SEKEKO GAZTETXEAREN AZKEN OHARRA

Ohar garrantzitsua!!!

Iepa lagunok. Hainbezt asanblada eta hausnarketaren ondoren Gazte Asanblada Sopeloztarrak Sekeko Gaztetxearen ateak ixteko erabaki hartu dau. Eraikina berak, hasieratik behar asko eskatu dauena gogoz berpiztu zan baina urteak aurrera jon ahala espazio horrek, Sopelako herriarentzako nahiko ez danak txikiegia izanagatik eta dauen baldintzengaitik, lan eskerga gehiegizkoa suposatu dau bertan militatzen dauren kideentzako, gehiegizko inderra bideratu baita eraikina bera mantendute eta gobernate beharretan eta bestelako lanketetarako energia agortuz. Egungo testuingurun, arazo tekniko asko tarteko, eta gaztetxea tresna bat dala ulertuz, beste hainbezt gauza landuteko eta egiteko, ez dogu ikusten herrian Gaztetxea hauspotuteko adina gogo dauenik eta gure indarrak bideratu gure doguz lan sozial , kultural eta politikoa egitera, inertzietatik askatuz aisialdia eta herri mugimendua astintzera.

1) Berton, hainbezt jendek Gaztetxeari emondako materialak dauz. Zuok
berton daun zeozeren jabe bazare eta berreskuretu gure badozue imiñi kontaktuan gugaz emailez mesedez, epe laburren material duztik beste kolektibo edo gaztetxeetara bideratuko doguz eta.

2) Bideo bat grabatuko dogu, Sekekori buruz memoria eta omenalditxo modure. Sekeko bertatik pasatu den jendea danlez, bakoitzak jarri dauen apurra ( jaialdi batera jon, tailer batzuten parte hartu, domeketan afaldu, auzolan batera jon, zeozer proposatu…) Bertotik pasa zarean duztiok gonbidatuta zauze Martxoaren 12 eta 13an grabatuko dogun bideoan parte hartutera.(Goiz eta arratsaldez egongo gara grabaketatan, baina pertsona bakotzaren aportea pare bat minetukoa izengo da, azkarra. Halanda bere, ahal duzuenok konfirmatu ze egun eta ordu ingerun etorteko asmoa dozuen, antolatuteko, itxaroten ez egoteko etab.Printzipioz Gaztetxean bertan grabako da). Benetan, asko eskertuko da zure presentzia!! Historia sortuteko eta birsortuteko memoria gordete beharrezkoa da ta.

3) Gazte Asanblada Sopeloztarrak ordea bizi-bizirik jarraituko dau eta ondo etorriak zare danok. Mugi ez arren errota mugitzeko herria!

Eskerrik asko amets hau errealitate bihurtu dozuen danori,
kaleetan ikusko dogu alkar!!

Osasuna, asanblada eta autogestioa!

24122010_008

EKIALDE HURBILEKO HITZALDIA MARTXOAREN 4an

Etiketak

, , , , , , , , , ,

Otsailaren 19an hitzaldia gauzatu ezin izan zenez martxoaren 4rako atzeratu dogu. Beraz, berbaldia, datorren barikuan burutuko da Kurtzio Kultur etxean  arrastiko 19.00etan.

Ekintza honen bitartez, Plaza Beltzaren helburua Siria, Irak eta hauen biran egun bizi den egoera sozio-politikora hurbildu ahal izatea da. Honela, lurralde horietan pairatzen duten gerra gordinaren benetako zergatiak ulertzen saiatzeko. Gerra honen ondorioz, bertako biztanleen kopuru handi batek babes bila jo behar baitu, haien mehatxatu edota txikitutako etxeetatik urrun. Honen harira, gaiarekin lotura duten beste kontu batzuetan ere sakondu nahiko genuke.Izan ere, desinformazioa eta hainbat gobernu interes direla tarteko, jendartearen ez-jakintasun maila nabarmena da, fenomeno yihadistan, alegia. Ulertzen baitugu gutako gehienok ez dugula informazio nahikorik ez fidagarririk ekintza hauek zerk motibatzen dituen ulertzen saiatzeko. Zein da fenomeno ebolutibo eta moldagarri honen hazia, oraina eta etorkizuna? Era berean, saiatu nahi genuke bereizten gai honi dagokionez Estatu Batuen eta Europaren transzendentzia (Siriar gerratea, errefuxiatuak, yihadismoa) eta argiro baloratu zein den ustezko bake bermatzaileen eta munduko elkartasunaren parte hartzea eta eragina aipatutako auzietan.

 

¿QUE PASA EN ORIENTE MEDIO?
Mediante esta actividad el objetivo de Plaza Beltza es poder acercarnos a la situación socio-política que actualmente se vive en Siria, Irak y su entono; para así, intentar comprender cuales son las verdaderas causas de la cruenta guerra que sufre dicho territorio y que obliga a gran parte de sus gentes a tener que buscar refugio lejos de sus devastados o amenazados hogares. A raíz de ello, también quisiéramos adentrarnos enotra serie de cuestiones que presentan relación con lo anterior, y que fruto de la desinformación y toda clase de intereses gubernamentales están sujetas a un gran nivel de desconocimiento colectivo. En este respecto nos referimos al fenómeno yihadista, ya que entendemos que la mayor parte de nosotros carecemos de la información necesaria y lo suficientemente fidedigna para intentar comprender que motivan esta serie de acciones. ¿Cuál es el germen, el presente y futuro de este fenómeno evolutivo y adaptativo?. Del mismo modo, quisiéramos intentar discernir a cerca de la trascendencia de Estados Unidos y Europa en todo lo referido (Guerra Siria, refurgiados, yihadismo), valorar con claridad cual es la influencia y la participación de los supuestos garantes de la paz y la solidaridad mundial.

La charla se realizara en castellano.

syria

ZER GERTATZEN ARI DA EKIALDE HURBILEAN?

Etiketak

, , , , , , , , ,

Otsailak 19rako, Plaza Beltzak ekialde hurbileko gatazkari buruzko hitzaldi bat prestatu du. Komite Internazionalistako kide bat izango dugu hizlari eta Kurtzio Kultur etxean burutuko da arrastiko 19.00etan.

Ekintza honen bitartez, Plaza Beltzaren helburua Siria, Irak eta hauen biran egun bizi den egoera sozio-politikora hurbildu ahal izatea da. Honela, lurralde horietan pairatzen duten gerra gordinaren benetako zergatiak ulertzen saiatzeko. Gerra honen ondorioz, bertako biztanleen kopuru handi batek babes bila jo behar baitu, haien mehatxatu edota txikitutako etxeetatik urrun. Honen harira, gaiarekin lotura duten beste kontu batzuetan ere sakondu nahiko genuke.Izan ere, desinformazioa eta hainbat gobernu interes direla tarteko, jendartearen ez-jakintasun maila nabarmena da, fenomeno yihadistan, alegia. Ulertzen baitugu gutako gehienok ez dugula informazio nahikorik ez fidagarririk ekintza hauek zerk motibatzen dituen ulertzen saiatzeko. Zein da fenomeno ebolutibo eta moldagarri honen hazia, oraina eta etorkizuna? Era berean, saiatu nahi genuke bereizten gai honi dagokionez Estatu Batuen eta Europaren transzendentzia (Siriar gerratea, errefuxatuak, yihadismoa) eta argiro baloratu zein den ustezko bake bermatzaileen eta munduko elkartasunaren parte hartzea eta eragina aipatutako auzietan.

¿QUE PASA EN ORIENTE MEDIO?
Mediante esta actividad el objetivo de Plaza Beltza es poder acercarnos a la situación socio-política que actualmente se vive en Siria, Irak y su entono; para así, intentar comprender cuales son las verdaderas causas de la cruenta guerra que sufre dicho territorio y que obliga a gran parte de sus gentes a tener que buscar refugio lejos de sus devastados o amenazados hogares. A raíz de ello, también quisiéramos adentrarnos enotra serie de cuestiones que presentan relación con lo anterior, y que fruto de la desinformación y toda clase de intereses gubernamentales están sujetas a un gran nivel de desconocimiento colectivo. En este respecto nos referimos al fenómeno yihadista, ya que entendemos que la mayor parte de nosotros carecemos de la información necesaria y lo suficientemente fidedigna para intentar comprender que motivan esta serie de acciones. ¿Cuál es el germen, el presente y futuro de este fenómeno evolutivo y adaptativo?. Del mismo modo, quisiéramos intentar discernir a cerca de la trascendencia de Estados Unidos y Europa en todo lo referido (Guerra Siria, refurgiados, yihadismo), valorar con claridad cual es la influencia y la participación de los supuestos garantes de la paz y la solidaridad mundial.

berbaldi19

Kukutzako auzipetuen aldeko manifestazioa

Etiketak

, , , , , , , ,

Lau urte igaro dira Kukutza III hustu eta bota zutenetik eta datorren astean, hilak 14 eta 16, espetxe zigorra eskatuko du fiskaltzak bidegabekeria hori salatzera hurbildu ziren 19 pertsonaren aurka.
Kukutzako auzipetuen kontra irekitako prozeduretatik azkena izango da irailekoa eta pilatzen duen zigor kopuruarengatik baita gogorrena ere. Batek bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigor eskaera dauka, beste bik bi urte eta bi hilabetekoa eta gainontzeko hamaseiek hamazortzina hilabeteko eskaera.
Datozen astelehen eta asteazkenean Kukutza bota zuten egunean egondako “desordena publikoa” eta “erresistentzia” epaituko dute. Delitu hauek leporatzen dizkiete irailaren 23an beste milaka pertsonarekin batera sarraski hori salatzera gerturatu ziren 19 lagun hauei eta froga bakarra poliziaren atxiloketa aleatorio haiek dira. Denok dakigu nolako jarrera basati eta oldarkorra izan zuen ertzaintzak egun haietan eta bortizkeria polizial hori nolabait justifikatu beharra daukate. Oso merke ateratzen zaie gainera, hamarnaka gazte jipoitu, inputatu eta epaitegira bidali; erraza. Gogorarazi behar dugu, halaber, urtarrilean epaitutako 23 lagunetako batek hiru urteko espetxe zigorra jaso zuela (helegitea aurkeztuta dago egun) eta gainontzekoen absoluzioa fiskaltzak errekurrituta daukala. Era berean, auzi honi lotuta egon diren beste epaiketetan (bi alemaniarrak, eserialdian atxilotutakoak…) auziperatuak absolbitu zituzten.
Epaitu barik geratuko dira, ordea, eraikinarekin espekulazio higuingarria egin duen Cabisa enpresa; maniobra espekulatibo antisozialetan ardura osoa duen eta Kukutza botatzeko indar guztia egin duen Bilboko Udala eta PNV alderdia; Errekalde auzoan hiru egunez terrorea hedatu zuen Polizia Autonomikoa eta erakunde hauetako arduradun diren eta izen-abizena duten handiki guztiak. Berriro ere.
Gainera, badirudi harrotuta dabiltzala eta Kortxoenea botatzeko saiakeran ikusi dugun bezala, nahi dutena egin dezaketela uste dutela. Troikaren ikasle aurreratuak dira, eredu neoliberala ezarriz eta gure hiriak-herriak salgai huts bilakatuz. Herriaren bizkar eta herriari bizkarra emanda.
Horren aurrean, autogestioaren alde, okupazioaren alde eta gaztetxeen alde deialdia luzatzen diogu euskal jendarteari larunbat honetarako. Kukutzako auzipetuen aldeko manifestazioan Bilbon, 18:00etan Jesusen Bihotzean. Eta Kortxoenea gaztetxearen
aldeko manifestazioan Donostian, 17:30ean Bulebarrean.

Egon ginen eta egongo gara!
KUKUTZAREKIN elkartasun taldea.kukuE